XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Karmel mendiak ere kultu-historia luzea du 137 Seguraski hau Kabo Sakratua deitzen da Egypto-ko zerrenda geografikoetan Tutmosis II.arenetik hasita. K. a. V. mendea baino lehen, Eszilakte-ko Periplo-k Zeus-en mendi santua deitzen du Karmelo. Tazio-k dioenez, mendi baten eta jainko baten izena da; gailurrean altare bat zegoen eta hor Vespasiano-k sakrifizioa egin zuen, baina ez zegoen ez tenplurik ez estatuarik. Jainko hau da mendiko Baal, gero Eliasek (I Erg 18, 20-48) Jahveh-entzat irabaziko duena Baal-en profeten kontra borrokatuz.

Karmelo mendiaren kasuan bezala, Jahveh-ek bere egiten ditu antzinako jainkoei eskainita zeuden mendiak.

Horeb mendia Jainkoa agertu zeneko mendia den bezala, Karmelo Elias bakardadean bizi izan zeneko mendia da, Eliasek Jahveh-entzat irabazitakoa.

Tabor, halaber, kultulekua izan zen 138 Zabulon-en bedeinkapenean (Dt 33,19), segurtasun aski handiz Tabor izango zen herriak bere sakrifizioak egitera zihoazeneko mendia. Filon Biblos-koak bildutako mendi sakratuen zerrendan, Tahor aurkitzen da, Safon, Libano eta Hermon-ekin batera (Ibid., 371-372 orr.).

Kristau-tradizioak Jaunaren antzaldaketa (Mt 17, 1) gertatu zeneko mendi anonimoa Tabor-ekin berdindu du.

Mendi sakratu horiez gain, Golgota Quito'n arrebarekin, in Euzko-Gogoa 5-6 zk., 1951, 8 or.; ibid. 7-8 zk., 1952, 11 or. eta Oliamendi aipatzen ditu, baina ez, esaterako, Sion mendia.

Jahveh Jainkoa hor bizi da eta, denboren bukaeran, guztiak hara igo beharko dute (Zak 14, 16 eta ond.).

Sion mendiak egiazki balio eskatologikoa bait du, Orixek ekar zezakeen berorren sinboloa piztuera atala deskribatzeko, adibidez.

Baina ez dakar.

Sinoptikoak ere bat datoz Sion mendia ahaztean eta Oliamendi aipatzean.

Berriz ere nolabaiteko kointzidentzia atzematen dugu, seguraski ohargabean gertatua.

Esan litekeena da, eta oraingoan Testamentu Berrira itzulita, mendiak Jesusentzat otoitz-leku (Mt 14, 23; Lk 6,12; 9, 28) eta bakardade-leku (Lk 15, 4; Mt 18, 12) zirela, batipat.

Eta Orixerentzat ere, funtsean, mendien sinboloen atzean otoitza eta bakardadea ezkutatzen dira.

4.5.3. Hodeia

Anaien arteko 1936ko gerratearen adierazle gisa, ekaitzarekin alderatuz, hodeiaren sinboloa darabil Orixek.

Guztira bost hodei-mota bereizten ditu, bakoitza leku jakinean eta bere izenarekin.

Zer ikusi zuen Orixek ekaitzaren sinbolotzat hodeia erabiltzeko?

Grezia-ko kulturan ikasita edukiko zuen seguraski fenomeno meterologikoek zuten garranzia.

Neurri txikiagoan bada ere, hodeia, tximista eta ekaitza eguzkiaren eklipseak eta lur-ikarak bezain fenomeno harrigarriak dira eta azalpen baten eske dauzkagu.

Azalpen hauek, segun eta zein kasutan, mitologikoak nahiz profanoak izango dira.

Esate baterako, Anaximandro-ren azalpenek izaera profanoa dute.

Ez da ezertarako sartzen jainkoen hasarrea edo faborea.

Herri xeheak, euria, hodeia edo tximista egiten duenean, hor Zeus-en eskua ikusiko du.

Anaximandro-k, ez.

Hodeia eta tximista puzturik dagoen eta bapatean lehertzen den zahagi baten antzekoa da.

Hodeiak ilunak dira, baina haien barruan dagoen airea argia da Gigon, Olof: Los ormgenes de la filosofma griega, Gredos, Madrid, 1971, 107-109 orr..